Ohar bibliografikoa
Gida hau prestatzeko Antonio Palau y Dulceten "Manual del librero hispanoamericano" argitalpena hartu dugu oinarritzat. Erabili dugun lan horren alea 1972an argitaratu zenez, literatura berriena beste iturri batzuetatik lortu dugu. Lan hau dibulgaziokoa da, bere asmoa ez da oso sakona izatea, beraz gaia gehiago zabaldu nahi izanez gero Jon Bilbaoren "Eusko Bibliographia" eta Elias Amezagak bereziki Unamunori buruz bildutako bibliografia kontsulta daiteke.
Lehenengo atalean idazleak idatzitako lanak aipatzen ditugu (artikuluak izan ezik) genero edo gaika antolatuta eta horietako bakoitzaren barruan jatorrizko argitalpen dataren arabera antolatuta. Lehenengo argitalpena aipatu egin dugu, eskura izan dugunean, edota argitalpenik zaharrena, aurrekoaren ezean. Zenbait kasutan ere lehenengo argitalpenaren datuak jaso izan ditugu, nahiz eta argitalpen hori eta ondorengoak eskura ez izan, bibliografia osatuagoa eskaini asmoz. Itzulpenei dagokienean, gure fondoetan gorderik dauden euskarara itzulitako lanak eta egileak berak egindako besteen lanen bertsioak bakarrik jasotzen ditugu. Bigarren atalean beste egile batzuk Unamunori buruz egin dituzten azterketak aipatzen ditugu (artikuluak izan ezik), guztiak gure liburutegietan kontsulta daitezkeenak .
Aipamen bibliografikoen transkripzioa eta aurkezpena Donostiako udal liburutegiko eta Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko zerbitzu teknikoek egin dute liburutegietako araudiaren arabera.